NORTZUK GAREN
  BEZEROAK
    2009
    2008
    2007
    2006
    2005
    2004
    2003
    2002
  NAZIOARTEKO
  AIPAMENAK
  MARKETIN AKTIBOA
  PRODUKTUAK:
    Superjumper
    Rollerball
    Dorrea
  ARGAZKI ERAKUSKETA
  ELKARRIZKETA ETA
  ERREPORTAIAK
  INFORMAZIO-ESKAERA
  CASTELLANO
  Aureliano Valle, 4
  48010 BILBAO
  Tel. 606 550 625
  info@jumpingsky.com
uperjumper

Dimentsioak:
11 m luze x 11 m zabal x 7 m altu (aparatuko piezarik luzeenak 6 metro soilik neurtzen ditu) Segurtasunez eta kalitate onez aritzeko, gomendagarria da 12 m x 12 m-ko lurzorua hartzea.

Bideoa:
Bideoa ikusteko egin ezazu klik ikonoan.

    

 

Beharrezko lurzoru-mota:
Aparatua oso malgua da, edozein motatako lurzoru lauan (zementuan, soropilean, hondarretan, etab.) jar daiteke inolako finkapenik gabe. Egonkortasunik eta sendotasunik handiena eskaintzeko diseinatu da. Pisu txikia du (750 kg soilik), eta, horregatik, erraz maneiatzen eta garraiatzen da.

Leku gomendagarriak:
Irekitako guneetan edo aire librean. Edozein motatako parkeak (haur-parkeak, parke tematikoak, ur-parkeak ...), zentro komertzialak, leku publikoak, eskolak, feriak, hondartzak, aisia- eta jatetxe-guneak, etab

Erabilera egokiak:
Ustiapen komertziala (produktu egokia da arreta erakartzeko eta gainerako erakarpenak sustatzeko), animazioko kanpainak, komunikazioa, promozioa eta gertakizun bereziak.

Aparatuaren pertsonalizazioa:
Aparatuak eraman ditzakeen 4 estandarte eta 4 faldoi bezeroaren premietara pertsonaliza ditzakegu (izena, logotipoa, koloreak, eslogana, etab.) komunikazio- eta publizitate-helburuetarako, kostu gehigarri batekin. Pertsonalizatuta edo pertsonalizatu gabe, aparatu deigarri hau egokia da sustapenerako.

Muntaketa:
Bi pertsonekin 2 ordu soilik behar dira aparatua muntatzeko eta desmuntatzeko. Ekipoa entregatzean, gure bezeroei aparatua nola muntatu erakusten diegu Muntatzeko, Erabiltzeko eta Mantentzeko jarraibide-eskuliburu batekin.

Potentzia elektrikoa:
4 motorrek guztira 3 Kw behar dituzte gomak luzatzeko.

Krokagailu elektrikoa:
220V

Eguneko jauzilari-kopurua:
600 pertsona eguneko (pertsona bakoitzak 3 edo 4 minutuz salto egitea nahikoa da, atrakzio honek asko nekatu ez arren, zaletasun handia sortzen baitu. Izan ere, bezeroak behin eta berriro ibiltzen dira aparatuan, eta beren lagunak eta familiartekoak ere ekartzen dituzte). Gainera, operadore batek soilik zuzendu dezake aparatua inolako arazorik gabe.

Publikoa:
Adin eta era guztietarako pertsonentzat da benetan. Gainera, ez du adin-mugarik (2 urtetik 99 urtera), eta aparatu berri eta ikusgarri honen erabilerak ez du inolako esperientziarik eskatzen.

Kalitatea:
"Made in Germany" produktu hau indartutako aluminio (arina eta herdoilgaitzezkoa) anodizatuzkoa da.

Segurtasuna:
Askatasun eta segurtasun osoz salto egin eta 8 metroko altuera lor daiteke. Kalitateari eta segurtasunari buruz Espainian, Europan eta nazioartean dauden arau guztiak betetzen ditu. Gainera, gure lehiakideek ez duten Alemaniako TUVren, munduko arau zorrotzenetakoaren, homologazioa du.

 
 

Copyright © jumping sky S.L.U.
Eskubide guztiak erreserbatuta daude